2014ko azaroaren 28an burutu zen Bilboko La Bolsa udaltegian Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi I. jardunaldia, AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak antolatuta. Bertan, 82 lagunek hartu zuten; dinamizatzaileak, euskara teknikariak, euskaltegietako zuzendariak...
Jardunaldiaren lehen zatian, 4 hizlarien interbentzioak entzun genituen; Asier Amondo, Jone Goirigolzarri, Maite Inda eta Iñaki Martinez de Luna. BIOGRAFIAK
ASIER AMONDOk, 19. Korrikaren arduraduna, mintzapraktika egitasmoek euskararen normalizazioan duten garrantzia azpimarratu zuen. BIDEOA eta PONENTZIA
JONE GOIRIGOLZARRI, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria, euskaldun berrien autopertzepzioaz mintzatu zen. Alegia, nola ikusten duten euskaldun berriek euren burua, noiz aitortzen dioten euren buruari, inoiz aitortzen badiote, euskaldunak direla, hiztun legitimoak. PONENTZIA
MAITE INDA, Kontseiluko ildo sozialeko burua, bestalde, euskararen arnasguneen inguruan aritu zen, eta horien inguruko kezka dagoela azaldu zuen, “alor horretan atzeraka goazelako”. Arnasguneen garrantzia azpimarratu eta horien hedapena sustatu beharraz hitz egin du, norbanakoen kontzientzia eta aktibazioaren premiaz. Eginkizun horretan mintzapraktika taldeek bete dezaketen funtzioa nabarmendu du, “arnasgune sozio-funtzionalak” direlako. PONENTZIA
IÑAKI MARTINEZ DE LUNAk, EHUko irakasle eta soziologoa, hasteko, baieztatu zuen ez dagoela hagaxka magikorik mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean diskurtsoa garatzeko. Hainbat hausnarketa gai aipatu zituen bere hitzaldian: motibazioaren eta motibazio ezaren arrazoibideak, eta arrazoibide horietan eragiteko modua; motibazioaren eta motibazio ezaren kontzientzia edota aitormen maila eta horretan eragiteko modua; asertibitate eta enpatia maila areagotzea; nola eragin sozializazio eta kontzientzia mailan. PONENTZIA
LAN-TALDEAK ETA TESTIGANTZAK
Atsedenaldiaren ondoren, esperientzia trukaketaren ordua iritsi zen. Hainbat lan-taldetan banatuta, parte-hartzaileek euren testigantzak partekatu zituzten. Testigantza horiek DOKUMENTU batean batu ziren, era berean, jardunaldiari bukaera emateko aurkezturiko bideoan.
ARGAZKI GALERIA