Eduardo
Apodaka Ostaikoetxea
Filosofian
lizentziatua eta soziologian doktorea. Hamar
urtean aritu zen irakasle Leioako Udal Euskaltegian. Geroztik, EHUko
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea izan da,
Gizarte Psikologia sailean.
Tesitik
hasita, identitatea eta “indibiduoa” eta bereziki euskal
identitatea izan dut ikerketa-gai. Horri buruz hainbat ikerketa egin
eta artikulu zenbait argitaratu ditut, erdaraz eta euskaraz.
Liburuetatik nabarienak: Euskal Herria Ardatz: kultura, identitatea,
boterea (2007) beste baztuekin batera; Norberaren Autonomia
Krisian (2012), Identitatea eta Anomalia (2015). Soziolinguistika
Klusterrarekin ere hainbat lanetan jardun du elkarlanean. Beste
ikerketa-gai batzuk izan ditu, batez ere, psikologia politikoaren inguruan.
Gemma
Sangines Saiz
Psikologoa,
terapeuta eta kirol psikologoa da. Hiztun gutxituen jokaera aldaketaren
aditua. TELP sortzaileren bat. Irten hizkuntzaren armairutik (2015)
liburuaren autorea. Bere bertsio katalanagatik Sortir de
l'armari lingüistic (2010) Societat Catalana de
Sociolingüistica-ren Lupa d'Or saria Ferran Suayrekin
batera jaso zuen 2011 urtean.
EMUNen aholkularia. Tallers per la
LLengua eta Societat Valenciana de Psicologia elkarteen kidea.
Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxearen idazkaria eta aktibista.
Mikel Urdangarin
Montero
Irakasle eta
Pedagogo ikasketak egin arren, Helduen Euskalduntze Alfabetatzean
aritu da, 1988an AEKn lan egiteari ekin zionetik. 2001 urtean, Hiznet
(Hizkuntzen Plangintzen Masterra) egin zuen. Harez geroztik, hainbat
enpresa eta erakunderi lagundu die planak diseinatu, gauzatu eta
ebaluatzen.
Ahize-AEK
hizkuntza aholkularitzako kidea da, eta eusLiderrak eta euskAHALdun
tailerrak dinamizatzen ditu. Artikuluak
argitaratu ditu (BAT eta Hizpide aldizkarietan...) eta hitzaldiak ere
eman ohi ditu (Lanbide Heziketa eta Ingeniaritza ikastetxeetan, 30+10
Mintegian...). Donostiako Bagera
eta Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkarteetako kidea da.
Amaia
Agirre Pinedo
Informazio Zientzietan lizentziaduna,
piano-irakasle eta coach. Gaur egun, Hezkuntza Saileko
euskara-teknikaria, Bizkaiko EGA ataleko arduraduna. Hamar urtetan,
Hizkuntza Normalkuntzarako Sailburuordetzan jardunik,
erabilera-planak sustatzeko arduraduna izan zen, besteak beste,
BIKAIN euskararen ziurtagiria sortzeko lan-taldearen arduraduna. Asmoz fundazioaren Hiznet eta Linguanet hizkuntza plangintzako
graduondoko irakaslea izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko
Prestakuntza gerenteordea izan da eta bertan Langileen Lehen
Prestakuntza Plana gauzatu zuen.
Hiru urtetan berak sortutako
Coaching Factory enpresa zuzendu du. Gaur egun Basque Coaching
Factory irabazi asmorik gabeko elkarteko jardunaldien antolakuntzen
lantaldean dihardu coaching-kultura hainbat arlotan sakabanatzeko.
Aurreko edizioetako hizlariak