2015eko azaroaren 13an Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa, AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatu zuen Bilboko Ondare aretoan.
Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu nahi genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia. BIOGRAFIAK
Hizlari bakoitzak jardunaldirako prestatutako ponentzia aurkeztu ostean, jende askoren gustuko izan zen bertso-saioko moduko mahai-ingurua egin genuen. Jarraian bideoak ikus daitezke.
Lehenengo zatia: HIZLARIEN PONENTZIAK
LOREA AGIRRE: Nor izan, nola egin, han eragin
LOREA AGIRRE: Nor izan, nola egin, han eragin
KARMELO AIESTA: Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
LUTXO EGIA: Transitoak
Bigarren zatia:
MAHAI-INGURUA BAINO... BERTSO SAIOA
MAHAI-INGURUA BAINO... BERTSO SAIOA
Mahai-ingurua genuen iragarrita, horrela izan behar zuen, baina ez da ohiko mahai-ingurua izan. Izena eman zuten lagunei galderak egiteko eskaera luzatu zitzaien, jaso zirenak beste berezi honetara ekarri ziren. Mahai-ingurua bertso-saio bihurtu zen.
1. GAIA: Semeak ez dizu euskaraz egin nahi2. GAIA: Normalizazioaren termometroa
3. GAIA: Gustura ez dagoen euskara ikaslea
4. GAIA: Nor motibatu lehenago?
5. GAIA: Emaitzak jaso dituen euskara teknikaria
6. HIZLARIAK PUNTUKA: Jasotako ideiarik interesgarrienak
Parte-hartzaileen iritziak
Jardunaldian 112 lagunek parte hartu zuten eta jasotako balorazioak oso positiboak izan ziren.
Argazki bilduma