Jardunaldia 2016

2016ko azaroaren 4an PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldiaren III. edizioa antolatu genuen.

 

















Edizio honetan alderdi psikologikoari garrantzia eman nahi izan genion. Jardunaldiaren lehen atalean, gune urbano nagusiki erdaldunetan euskaldunon anomalia zelan kudeatu azaldu zigun Eduardo Apodak. Ondoren, norberaren hizkuntz jokaeretan motibazioa areagotzeko erabiltzen diren diskurtsoei buruz aritu ginen; Gemma Sanginés, Mikel Urdangarin eta Amaia Agirrerekin.


EDUARDO APODAKA: Praktiken altzoan.

GEMMA SANGINÉS: Mintzapraktika egitasmoak euskahalduntzeko bidean

MIKEL URDANGARIN: Mintzapraktika egitasmoak euskahalduntzeko bidean

AMAIA AGIRRE: Coachinga mintzapraktika taldeetan


Amaitzeko, Miren Artola ilustratzaileak esandako guztia laburbildu zuen irudi eder honetan.
Klikatu gainean handiago ikusteko.
Argazkia galeria
PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldia. III. edizioa 2016-11-04

Gogobetetzea. Jardunaldian 92 lagunek parte hartu zuten eta jasotako balorazioak positiboak izan ziren.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina