2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa.

Azaroaren 4an burutuko da Bilboko Ondare aretoan Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa, AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta.

> Jardunaldiaren helburua

Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren aurreko edizioetan motibazioaren gaiari heldu izan diogu: 2014an, mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz eta jorratu beharreko diskurtsoaz aritu ginen. 2015ean, aldiz, motibazioak plangintzetan jokatu beharreko paperari erreparatu genion.

Aurtengo jardunaldian (azaroak 4), saiatuko gara eragiteko errezetak topatzen, hizlarien laguntzaz eta psikologiaren ikuspegitik. Horretarako, eremu bi alderatuko ditugu: batetik, entzungo dugu zelan ulertu, jokatu eta aritu behar dugun gune urbano nagusiki erdaldunetan; bestetik, jakingo dugu nolako garrantzia duen norberaren hizkuntz jokaerak arnasgune deritzegunetan, bai eta praktika onak ezagutu ere. Lehen-lehenik, baina, ahaleginduko gara antzematen (eta partekatzen) zer den akuilu norberaren motibazioan...

Jardunaldian, zenbait adituren ekarpenak aditzeaz gain, erronka handi honen gaineko gogoeta egingo dugu, denon esperientzia/proiektuen berri emateaz batera. Berebiziko aukera izango dugu, hortaz, hitz egin dezagun mintzapraktika egitasmoen egoeraz, bidelagun zein bidelarien aktibazioaz eta, jakina, programa hauen etorkizunaz.

> Egitaraua
09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Eduardo Apodaka: Praktiken altzoan.
10:30 Gemma Sanginés eta Mikel Urdangarin: Mintzapraktika programak euskahalduntzerako bidean.
11:30: Atsedena. Kafea
12:00 Amaia Agirre: Coachinga mintzapraktika taldeetan.
12:30 Mahai-ingurua hizlariekin.
13:30 Agurra

> Nori zuzendua
Mintzapraktika egitasmoak sustatzen dabiltzan lagunei: dinamizatzaileak, euskara teknikariak, euskara elkarteetako kideak, euskaltegietako irakasleak, eta abar.

> Matrikulaziorako argibideak
Izen ematea doakoa da, baina MATRIKULA-ORRIA bete beharra dago. Leku-kopurua mugatua denez, izen-emate dataren arabera gordeko da lekua. Izena emateko azken eguna urriaren 31

> Deskargatu kartela HEMENDIK


2015eko jardunaldiaren bideo-laburpena.

Galdetu hizlariei

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfjWoo0qzipLm-NcLKPi2sVR7hKQkx-IALQq0AmFh-ussxyIA/viewform


Jardunaldian hizlari guztiei galdetzeko tartea izango dugu, jakina! Baina nahiago baduzu, aldez aurretik galderak on-line bidaltzeko aukera ere badago lotura honetan. Horrela hizlarien lana erraztuko dugu.