2014(e)ko irailakren 16(a), asteartea

Aurreko edizioetako hizlariak

Lorea Agirre Dorronsoro
Jakin aldizkariako zuzendaria. Informazio Zientzietan lizentziaduna eta Antropologian doktore-gai da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira bere ikergai nagusiak. Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritu da kazetari. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean irakasle izan zen, eta fakultate bereko Sorguneak ikerguneko kide. Gezurra ari du Egunkariaren itxieraren kronika (Euskal Editorea, 2004) liburuaren egilea da, eta baita Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia banarena ere.






Karmelo Aiesta Sagardui
Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan ikasi ondoren, automobilgintzako zenbait enpresatan egin du lan, Euskal Herrian, Amerikako Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan. Gaur egun,  enpresa-aholkularia da.

Asmoz fundazioaren Hiznet eta Linguanet hizkuntza plangintzako graduondoko ikasketak egin ondoren, HUHEZIren Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluan (EKT 3) hartu zuen parte. Azken ikastaro hori abiapuntu hartuta idatzi zuen Goza daiteke gehiago saiakera-liburua.






Lutxo Egia del Rio
Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Idazlea eta gidoilaria. Ahotseneako koordinatzailea. Euskal PEN klubeko batzordekidea. AEKko irakaslea izan zen, bai eta Euskal Txokoa euskara taldearen kidea ere.
2015eko ekainean Transitoak performance burutu zuen, non hilabetea
eman zuen Bilbon euskara hutsez bizitzen.









Asier Amondo Gorostizaga
AEK-ko kidea eta euskara irakaslea lanbidez. Laudioko AEK euskaltegiko arduraduna, Arabako Koordinatzailea izan da eta egun Artezkaritza Kontseiluko kidea eta 19. Korrikaren arduraduna da.
Bestela ere, Laudioko Udaletxeko Euskara Aholku Batzordeko kidea eta Basalarrina Euskara Elkartearen sustatzailea izan da.






Jone Goirigolzarri Garaizar
Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateko irakasle eta ikerlaria da.
Labayru ikastegian euskara irakasle ibilitakoa eta Egizu Getxo Euskaldun elkartean (Getxo) Berbalagun proiektuko dinamizatzaile aritu zen bost urtez.










Maite Inda Aizpun
Kontseiluko ildo sozialeko burua. Bertan, lan desberdinak egin ditu. Herrietan, arlo sozialeko ekimenak dinamizatzen aritu zen lehenik, ondoren hizkuntza-politikaren neurketa egiten aritu zen eta gaur egun ildo sozialeko arduraduna da.
Sakanako Mankomunitatean aritu zen Bai euskarari Ziurtagiria sustatzen. AHIZE-AEK Aholkularitzan lan egin zuen hiru urtez. AEKko irakaslea ere izan zen Burlatako euskaltegian.






Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
Soziologoa eta EHUko irakasle gasteiztar honek bizitzaren parte handi bat euskalgintzara eskaini dio.
Soziolinguistika klusterreko sortzailetako bat izan zen. Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria. Gasteizko Geu euskara elkarteko lehendakaria. Hiznet, hizkuntza plangintza graduondoko zuzendaria eta Euskara aholku batzordeko euskara 21 batzorde-ataleko zuzendaria ere bada.